XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lagûntûko zûtût Xaho
ene eûskara praubean,
Gure arbasoen hitzak
beti bizirik daudean.

XAHO
Oi ohore likedazû
aitzin-solaz bat karanik
Zazpi Eûskal Herrietako
Eûskaldûner zure ganik.

ABADIA
Gogo honez eginen dit,
berehala ûrrentûko
Eta Navarre izenaz
ene lana sinatûko.

HAMARGARREN JELKALDIA
ARAGO
Estûdioak ûrrentûrik
ene ikasle haitia,
Norat ûtzûli gei dûzû,
zer ote dûzû xedea?

ANTONIO
Honartzen balin banaizû
zuretzat dit egin gei lan
Ahalaz Abizinian
Arño anai hunekilan.

Hara joaiteko prestatû
gira haurretik gû biak,
Lan bortitzetan trebatzez
korpitz ezpiritiak.